BESTELAKOAK

IV. Ipuin eta ilustrazio lehiaketa

Laugarren urtez abian da Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa, haur eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen sariketa. Iada zabalik dagoen lehiaketa bi modalitatetan banatzen da (Ipuina ilustratu eta Ilustrazioa ipuin bilakatu), adinaren arabera.

Haurrek Joxean Urbietak idatzitako Tori zaharra, ekarri berria ipuin labur argitaragabea ilustratu beharko dute, eta era berean, Eider Eibarrek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute.

Ilustrazioak A3 edo A4 formatudun orrian egin beharko dira. Margo mota  eta teknika guztiak onartuko dira.
Marrazki bakoitzaren atzeko aldean datu hauek jartzea ezinbestekoa izango da: haurraren izen-abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia,  helbidea  eta ikastetxea.

Eta, beste aldetik, ipuin guztiak ordenagailuz idatzita eta 1.500 eta 2.000 karaktere arteko luzera izan beharko dute. Lanak apirilaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Parte hartu gura baduzue hemen duzue informazio osagarria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button