MUSIKA

“Mareak” jaialdiaren zazpigarren edizioa, Bermeon

Mareak jaialdiaren zazpigarren edizioa burutzen ari dira Bermeon. Urriaren 16ra arte, programazioaren barruan denetarik antolatu dute, tartean, kontzertuak eta ikus-entzunezkoak.

Beleza Malandra Ateneo Kulturalak eta MB2000-k antolatzen duten Mareak ekimenaren helburua abangoardia eta tradizioa baturik programazio berezia herrian egitea da. Gaur, urriak 13, Naita Produkzioak Mito izaki eta kondairak saio egingo du Nerea Ariznabarreta aktoresaren eskutik. Iparreko itsasoetara joango dira ikusleak.

Bihar, urriak 14, Mareak jaialdiak Jorge Garridoren Hariak eta teklak izeneko kontzertua programatu du. Jorge Garrido musikari errioxar bat da, ipurtarina eta autodidakta, eta ibilbide luzea dauka, nola jazz munduan hala musika tradizionalean. Musikene Euskal Herriko Musikako Ikastegi Nagusian Jazz Bateriako lizentziaduna da, eta zanfona ere jotzen du, salterio baxu batek lagunduta, loopak sortuz, antzinako eta latitude oso ezberdinetako musika errepertorioa berrinterpretatuz eta egungo soinuekin lotuz.

Asteburuan ikus-entzunezkoak izango dira protagonista, bai eta musika kontzertuak ere, eta hala, Kafe Antzokiko oholtzan Sieben, Kabbalah eta No Sanctuary taldeen soinuak haizatuko dira.

Mareak jaialdiaren zazpigarren edizioaren programa hemen deskargatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button