MUSIKA

Mareak jaialdiak makina ekimen kultural dakartza aurten

Urriaren 20tik 27ra arte, MB2000 elkarteak, Beleza Malandra Ateneo Kulturalak,  Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Mareak jaialdiaren X. urteurrena ospatuko dute.

Bermeok Mareak jaialdiaren hamargarren edizioa hartuko du, eta makina bat ekitaldi kultural antolatu dituzte agertoki desberdinetan. Domekan hasiko da aurten Mareak jaialdia, urriaren 20an. Beleza Malandra Ateneo Kulturalak Melbournetik etorritako Long Hours taldearen kontzertua hartuko du, 13:30ean. Astelehenean, urriaren 21ean, toki berean ipuin kontalaria izango da, 19:30ean, eta Apika konpainiak Artimañas saioa eskainiko du. Martitzenean, urriaren 22an, Asier Romero Andonegik Tesoros, curiosidades, secretos y mitos de Bermeo hitzaldia eskainiko du.
Eguaztenean, urriaren 23an, Ben Whalleyk BBCrentzat ekoiztu eta zuzendu zuen Krautrock: The Rebith Of Germany dokumentala ikusteko aukera egongo da, Nestor Basterretxea aretoan, 20:00etan. Hurrengo egunean, 20:30ean, Joseba Irazoki eta Xabier Badiola elkarrekin arituko dira oholtza gainean.
Urriaren 25an, Beleza Malandra Ateneo Kulturalak Cult Of Youth estatubatuarren, Thee Eliam donostiarren eta Silver Surfing Machine bilbotarren kontzertuak hartuko ditu, 20:30ean hasita.
Urriaren 26an, Nabarnizko Arrolako Kastrora bisita gidatua egingo da eta Juan Jose Cepedak emango ditu azalpenak. Gauean, Burgoseko Neonimus taldeak Después de nuestra era izeneko kontzertua egingo du.
Igandean, urriaren 27an, amaituko da jaialdia My Imaginary Loves eta Docks taldeen kontzertuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button