IKUS-ENTZUN

“Mara-Mara” filma, gaur Guardetxean

Gaur, Donostiako Guardetxean, 19:00tan, Mara-Mara filma pantailaratuko dute, “maitasuna eta heriotzaren inguruko giro eta sentipenak iradokitzen dituen filma. Bi emakumeren bizitzaren azken orduen bizipen indartsu eta bare baten edertasuna”.

Mara-mara, elurrak erortzean egiten duen soinua da. Argiak eta iluntasunak zeharkatzen dute Pirinioetan elur-ekaitz batean zehar filmatutako pelikula. Elurra, zuritasuna, hotza eta horrek guztiak sortzen dituen sentipen multzoa.

David Aguilarrek zuzendu duen film honetako antzezleak Josune Gorostegui eta Laura López dira, eta Ibon RG eta Tzesne arduratu dira musikaz eta soinuaz.

Show More

Related Articles

Back to top button