MUSIKA

Ocean Colour Scene eta beste bost talde Bilbao BBK Live Jaialdirako

Ocean Colour Scene, DMA´S, Hinds, Bad Breeding, Hana eta McEnroe taldeak Bilbao BBK Live Jaialdiko agertokira igoko dira.

Ekarpenik interesgarriena, zalantzarik gabe, Ocean Colour Scene talde britainiarra da. Britpot estiloan tradizio gehien duen taldeetako bat da. Moseley Shoals bigarren diskoa (milioi bat kopia baino gehiago salduta) Euskal herrian aurkezteko igoko da agertokira.
Gainera, uztailaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendiko jaialdira honako hauek gehituko dira: DMA`S, Hinds, Bad Breeding, Hana eta McEnroe.

Hauek fitxatuta daudenei gehitu behar zaizkie: Arcade Fire, New Order, M83, Chvrches, Hot Chip, Years & Years, Blood Red Shoes, Hola A Todo El Mundo, Pixies, Underworld, Grimes, Love Of Lesbian, José González, Junior Boys, Slaves, Belako eta abar.

Talde guztien gaineko xehetasunak, jaialdi erraldoiaren webdunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button