ESZENA

“Lekuz Leku” edo dantza hiri inguruneetan

Ekainaren 22an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoan, eta 23 eta 24an Abandoibarra Pasealekuan dantzak protagonismo osoa hartuko du Lekuz Leku jaialdiari esker.

Bilboko hiri guneetara dantza garaikidearen hizkera mota guztiak ikusle guztiengana hurreratzea da jaialdi honek duen helbururik behinena. XII. Lekuz Leku edizio honetan Euskal Herriko, nazioko eta nazioarteko koreografo-dantzarien proposamenak aurkeztuko dira gune bakoitzerako sorketa bereziak eginda, beti ere, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.
Beste aldetik, ekimen honek ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du dantzaren bidez, eta ibiltariak plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen ikasten du, eta hein berean, lekua berraurkitu egiten du.

Hala, dantza (ibilbide koreografiko bat interpreteekin batera), tailerrak (Helena Golab-en eskutik), bideoak (Acieloabierto Sareari lotutako jaialdietako bideoak), eta argazkiak partekatzeko aukera egongo da, eta horretarako guztirako topagune bat, La Fundicion (bertan, emanaldien ostean, solaserako une bat, kopa bat eta mokadutxo bat eskuan, artista, ikusle eta bestelako profesionalen artean partekatzeko tokia.)

Zeintzuk izango diren dantza ikuskizunak, ordutegiak eta abar, Lekuz Leku.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button