BERTSOTAN

Durangaldeko I. Kopla Txapelketa

Ekainaren 7an Durangaldeko I. Kopla Txapelketa egingo dute Durangoko Plateruenan. Ekitaldia Bizkaiko udalerri horretako bertso eskolak ondu du: “produkzio bat herriarentzat egina”.

Lehiaketan ondokoak arituko dira: Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Miren Amuriza, Gorka Lazkano, Igor Elortza, Erika Lagoma, Juan Mari Areitio, Eneko Abasolo Abarkas, Beñat Ugartetxea, Garikoitz Sarriugarte, Ander Aldazabal eta Ane Alegria. Txomin Magdalenak eta Markel Onaindiak, berriz, aurkezle lanak egingo ditu.

Egun horretako egitarauari dagokionez, 21:00etan afaria izango da, eta saioa 23:00etan hasiko da. Ekitaldiak, gainera, “soinu banda originala” izango du, Ghetto taldearen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button