BESTELAKOAK

“Mangamore” japoniako kultura asteburuan, Amorobieta-Etxanon

Japoniako kultura eta manga gogoko duzuenok, aukera paregabea duzue datorren  urriaren 11tik edizioa 13ra Amorebieta-Etxanon beste urte batez prestatu duten Mangamore jaialdiak jasotzen dituen hainbat ekimenez gozatzeko.

Hala,  jaialdiaren hamahirugarren edizioak, makina bat jarduera programatu ditu jaialdiaren harira, eta tailerrak, musika-emanaldiak, txapelketak, bideo-jokoak, haur-jarduerak, etab. izango dira bertan.
Edizio honetan bereziki azpimarratu behar da Folagorren bisita, Pokemonen espezializatutako youtuberra, lau milioi jarraitzaile baino gehiago dituena. Bere jarraitzaileek larunbatean 13:00etan egingo den fan meetingean entzun ahal izango dute Amorebieta IV pilotalekuan.  Leku berean Garuna Effect ikuskizun zientifikoa ikusi ahal izango da, ostiral eta larunbat arratsaldean. Hauek modu didaktiko batean eta umore askorekin, animean agertzen diren asmakizun eta botereei buruz hitz egingo digute.

Baina programatutako hitzorduen artean antolatzaileek azpimarratu  nahi dituzte Miou Fujinagaren ostiraleko kontzertua, eta larunbatean Myth and Roid taldearen rock kontzertua, animeko hainbat soinu banden egileak Japonen.  Enishi taldeak larunbatean egingo duen Taiko arte martzialen ikuskizuna (12:00etan) eta Taiko kontzertua (20:00etan) ere ezin alde batera utzi. Baina egongo dira ere Karate, Aikido Minjutsu edota kultura japoniarrean errotuta dituzten bestelako arte martzialen erakustaldirik ere.

Mangamore edizio honetan, Amorobieta-Etxanoko herrian koloreka gune ezberdinak ondu dituzte ekimenak garatzeko. Hala, gune gorria (Amorebieta IV frontoia) Japoniar ekimenen aretoa izango da eta bertan izango dira japoniar dantzak, kontzertua edota arte martzialen erakustaldiak, esaterako.  Gune berdeak aldiz, Zelaieta Zentroan, teknologia berriak eta hitzaldi nahiz aurkezpen ekitaldiak jasoko ditu. Gune moreak ume gazteei zuzendutako ekimenak garatuko ditu. Zelaietako karpan, gune urdina jarriko da eta bertan kokatuko dira japoniar artisau produktuak eta ahorako gutiziak probatu eta erosteko merkatutxoak, dendak, etab… Gune horia, herriko plazan jarriko da eta bertan umeentzako puzgarri eta jolasez gain, hainbat ikuskizun ere eskainiko dira. Eta azkenik gune laranja, Larrea futbol zelaian izango da. Bertan larunbatean goizeko 09.00etatik 14:00etara bitarte, Quidditch txapelketa dibertigarria antolatu da kirol zaleentzat. Asmatutako kirol baten izena da Quidditch, Harry Potterren nobela serieko mundu magikoko pertsonaiak praktikatzen zutena. Hogwarts magia ikastetxeko ikasleek praktikatzen zuten bezala, bertaratzen direnek ere esperientzia magikoa biziko dute benetako bizitzara egokitua.

Ordutegiak eta bestelako xehetasunak, jaialdiaren webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button