
Haizea Arana eta Miren Artetxe dira I. Señora Sariketako lehen finalistak. Joan den larunbatean jokatu zen lehen saioa Aramaioko kultur etxean. Ekimenak hainbat emakume bertsolari bilduko ditu, guztira hamalau. Sariketaren helburua emakume bertsolarien ahotsa indartzea eta era berean beraien ahalduntzea da.
Haizea Arana eta Miren Artetxe onenak izan ziren Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, eta Alazne Untxalorekin batera egindako saioan.
Bigarren kanporaketa apirilaren 24an izango da Mutrikuko Kalbarioko ermitan, eta han, Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Arana, Paula Amilburu eta Aissa Intxausti bilduko dira.
Azkenik, maiatzaren 8an final handia egingo da Lesakako Arrano tabernan. Azken saio horretan Aramaioko eta Mutrikuko saioetatik sailkatuko bina bertsolarik parte hartuko dute.