IKUS-ENTZUN

“A Simple Life” filma proiektatuko du FASek

Ann Hui zinegileak zuzenduriko A Simple Life (Hong Kong, 2011) pelikula proiektatuko du bihar, urriak 16, 20:00etan, FAS zineklubak Simone de Beauvoir elkartearekin lankidetzan, BBK Aretoan. Emanaldia Emakumeek Eginiko Zinearen XVII. Erakustaldiaren egitarauren baitan dago.

A Simple Life (Tao Jie) filmak Copa Volpi emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen 2011. urteko Veneziako zine jaialdian. Deanie Ip aktoreak jaso zuen saria.

Filma zahartzaroaren gaineko ikus-entzunezko poema eder eta dramatikoa da. Emakumezko zerbitzari baten istorioa kontatzen du. 60 urtez familia bereko lau belaunaldi zaindu ostean, zerbitzaria gaixotu egingo da. Hortaz, bakarrik bizitzea erabakiko du ez duelako inoren zama izan nahi. Hala, nagusien egoitza batera joango da. Benetako istorioa batean oinarritutako drama da A Simple Life.

Emanaldi berezi hau Heroínas izenburuko film laburraren (Cristina Trenas, 2011) proiekzioarekin osatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button