
Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketaren aurtengo edizioa dagoeneko amaitu da, eta irabazleak hauexek izan dira: Malachi Estereo, elektronika eta bestelako joerak atalean; The Flying Scarecrow, metal kategorian; eta, azkenik, Opatov, pop eta rock estiloan.
Irabazleen harira, Malachi Estereo proiektua Bartzelonakoa da, eta 2.200 euroko saria jaso ditu.
Metal atalean, berriz, The Flying Scarecrow bizkaitarrak gailendu dira (5.500 euro eta Azkena jaialdian jotzeko aukera irabazi dituzte); bigarrenak, Poloniako Manipulation izan dira (2.500 euro), eta hirugarrenak Etxebarriko Niketz (1.200 euro). Metal atalaren finala iragan ostiralean egin zen.
Pop eta rock kategoriari dagokion finala, aldiz, larunbatean izan zen, eta hauexek izan ziren irabazleak: Bartzelonako Opatov taldea garaile ( 5.500 euro); bigarrenak Alacant hiriko Rosy Finch (2.500 euro) eta hirugarrenak, Zaragozako The Fire Tornados (1.200 euro). Bilboko Mud Candies bandak epaimahaiaren sari berezia jaso zuen.
Informazio gehiago: concursovilladebilbao.com.



