ARTEA

Juan Ramon Martinen eskulturak ikusgai L´Atelier galerian

Bilboko L’Atelier galerian Juan Ramon Martinen eskulturak paratu dituzte azaroaren 25era bitarte.

Bilboko galeriak bidali eta eskultoreak berak idatzitako oharrean jasotzen denez, eskultura gauzak kontatzeko egina dago. Lehenengo ideia bat adierazteko premia gertatzen da. Ideiaren ostean, berriz, teknika jartzen da martxan eta narrazioa sortzen da, kontakizuna, obra.

Eskultura batean lanaren zantzua agertzen da, misterioren antzeko zerbaitek bustia. Eskultura baten aurrean, halaber, norbera harritu egiten da, eta galdera asko sortzen dira: zer ari da kontatzen, nolakoak diren obraren eta norberaren arteko taupadak, nork begiratzen dion nori…

Ahalmen gogoangarria duen eskulturak bere azken xedea betetzen ari da, alegia, gizakiak gordetzen duen esentzialenaren irudikapena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button