
Euskal Irudigileen Elkarteak solasaldia antolatu du Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) ilustratzailearekin Donostiako Elkar Aretoan (Fermin Calbelton, 21), ostiralean, ekainak 19, 18:00etatik aurrera.
Arte Ederretan lizentziatua da Gurrutxaga. Arte ederrak ikasten ari zela topatu zen ilustrazioarekin, eta horri eskaini nahi ziola bere denbora erabaki. Horregatik, Bartzelonako Escola de la Donan ilustrazioa ikasi zuen ondoren. 2008an hasi zen liburuak ilustratzen, eta euskal idazle ugariren liburuak ilustratu ahal izan ditu.
2009. urtean Alex nire laguna liburuagatik Etxepare saria jaso zuen Mikel Gurrutxagarekin batera. 2013an, Edo! argitaletxearekin Alderik alde zirriborro liburua argitaratu zuen, irudiz betetako eta testurik gabeko liburu berezia.
Habiak komikiarekin, 2014ko Euskadi literatura saria jaso zuen literatura lanaren ilustrazioa atalean.
Bere lana gure Argazkigela atalean duzue.