ESZENA

Maitasunaren amaieraz

Amahiru konpainiaren Duzhe Gaizki euskarazko obra izango da ikusgai Donostiako Victoria Eugenia Club Antzokian, martxoaren 28an eta 29an, 19:30ean. Iñaki Cidek (Joserra Fachadoren zuzendaritzapean) sortutako antzezlan honek harreman irekiez, maitasunaren amaieraz, eta amatasun subrogatuaz aritzen da.

“Bi antzezlan dira. Baina bat da. Lehenengoa oso gaizki bukatzen da hurrengoa Duzhe Dobre (oso ondo) has dadin. Eta ezberdinak dira, baina mundu berdinean bizi dira. Gu hiruon munduan. Erlazio irekien munduan, betirako amodioa amaitutzat eman duten pertsonen munduan, galduta daudenen munduan, tokiz kanpo daudenen munduan, beraien bizitzarekin zer egingo duten ez dakitenen munduan, aitatasun ezberdin bat bizi dutenen munduan. Bi aulki eta bi kaxarekin sortutako mundua.”

Hauxe duzue lanaren sinopsia: Bere lehen filmaren arrakastaren ondoren, Gaizki, Iñigo Elosegui aktoreak debeku publiko bati aurre egin beharko dio haurdunaldi subrogatuari buruz egindako adierazpenengatik. Nola salbatuko da bere karrera? Eta garrantzitsuena, nola egin aurre iraganeko erabakiei? Harreman modernoen muinean, klase desberdintasunean, immigrazioan eta emakumeen esplotazioan sakontzen duen obra duzue hori.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button