ARTEA

Maitasun-ekintza bat

Amaia Gracia Azqueta eta Mireya Martin Larumbe artistek Un acto de amor izeneko erakusketa jarri dute abian Bilboko Espacio Marzana galerian, azaroaren 8ra bitartean.

Erakusketa hau maitasun ekintza batetik sortu zen. erakusketa horretann barneratzea da hein berean urtebetean zehar bi lagunen istorio partekatuari begiratzea.
“Bada zerbait kezkagarria irudiak edukitzearen ideian. Artistaren izaeran funtsezko zerbait dago, partekatzeko nahiarekin zerikusia duena. Zerbait ikusten dut eta ikusi dudana zer den kontatu nahi dizut,… Egia esan, sinplea da”
Hori dio Robert Longok eta, bai, erraza izan liteke. Baina nola gorde bi biografia desberdinen parte diren irudien arteko koherentzia, nahiz eta lotura estua izan? Eta nola egin, itxuraz kontrajarriak diren bizi-uneak agerraraziz?

Erakusketa honek bi sortzaileren arteko elkarrizketa bat aurkezten du, norberaren bizitzari buruzkoa eta bizitza hori eguneroko une batzuek hunkitzen dutenean nola esperimentatzen den azaltzen duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button