MUSIKA

MaidaVale suediarren blues-rock psikodelikoa, Donostian

MaidaVale bandak Donostiako Le Bukowski Klubean joko du gaur, 20:00etatik aurrera. Suediarrek 1970eko hamarkadan sustraituko hard-rock blueszalea jotzen dute. Gaur, hain zuzen, Tales Of The Wicked West (The Sign Records) izenburuko lan aurkeztuko dute, aurten argitaratua.

Lau gaztek eratu zuten MaidaVale banda 2012an, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan errotutako rock psikodelikoa jotzeko, hipnotikoa eta blues kutsukoa, Black Sabbath handien itzalpean.  Hainbat jaialditan parte hartu ostean, iaz Tales Of The Wicked West grabatu zuten, baina aurtengo abuztuan kaleratu dena.

Le Bukowskiren arabera, blues-rock moderno eta itsaskorra egiten dute. “Bere amaraunean harrapatzen zaitu, eta beren heavy psikodelikoa hipnotiko bihurtzen da zuzenekoetan”.

Informazio gehiago: lebukowski.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button