EUSKARA XEDE

Maiatzerako, “Darabilbo” programa

Darabilbo Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektua da. Aisialdian euskara sustatzeko helburua du, euskara ikasten ari diren edo euskara maila hobetu eta euskaraz bizi nahi duten pertsonentzat.

Bilboko Udalak euskarazko aisialdiko doako 13 jarduera programatu ditu maiatzerako, aisialdiko euskarazko Darabilbo programaren barruan. Tailerrak maiatzaren 6tik (eguena) 31ra (astelehena) bitartean egingo dira. Ohikoa denez, gastronomiari buruzko tailerrak, kakorratza eta hitzaldiak eta bestelako tailerrak daude eskaintzaren barruan.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus web orrialdean.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian Darabilbo izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, eskaintza alda daiteke.

Darabilbo 2013an abiatu zen, eta harrezkero programan askotariko jarduerak sartu ohi dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button