BESTELAKOAK

“Mahai Editoriala 2021” topaketa hil honetan egingo da

Mahai Editoriala artista-argitalpenen trukea eta aurkezpena bultzatzeko antolaturiko topaketa multzo bat da. Bi ekintza funtsezkotan ardazten da: bildumatu eta zabaldu. Mahai Editorialak beren argitalpenak aurkezteko aukera ematen die artistei, diseinatzaileei eta editoreei. Aurtengo deialdia lau lekutan egingo da, eta 65 bat aurkezpen hartzeko moduko programa bat antolatu dute.

Hala, datozen egunotan abiatuko da ekimena. Maiatzaren 7an, Katakrak-en izango da, eta 8an, Deustuibarran dagoen Artiatx-en. Datorren asteko hitzorduak honakoak dira: maiatzak 14, Gasteizeko ZAS-en, eta 15ean, Dinamoa Sormen Gunean (Azpeitia).

“Argitalpenak, salbuespenak salbuespen, denboran iraunkorrak eta autonomoak izateko xedez inprimaturiko materia direla esan liteke. Orotariko materialez osaturiko lanketa formal baten fruitu izaki, haietan inprimatuta geratzen da garai bateko egikera, baita jardute erlazional baten marka ere. Horrela, argitalpen bakoitzak enigma bat ezkutatzen du, zeina irakurlearen eskuek manipulatzen dutenean argitzen baita soilik. Hala ere, argitalpen bakoitza ez da modu berean zabaltzen esku eta mahai bakoitzean. Argitalpenek bizitza paraleloak dituzte, kontakizun lausotuak gordetzen dituzte, bide ezezagunak ibiltzen. Haien geroa igartzen saiatzea eginkizun gaitza da, baina haien iragana eta oraina hobeto ezagutzea gogo-pizgarri gertatzen da. Argitalpen bakoitza zein eskuk egin zuen, zein mahaitan eratu zen, merezi du halako agentziak mahai baten ingurura ekartzea”.

Datu guztiak Mahai Editorialak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button