ESZENA

Sektore kulturaleko enpresa eta autonomoentzako laguntzak, Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarri du Eskena Garatu izeneko foru dekretua egitura-gastuak laguntzeko, zehatzago esanda langile-gastuak, autonomoenak eta kultura-enpresenak. Era berean, foru erakundeak foru diru-laguntzen deialdia onartu du, udalek, erakunde autonomoek eta Bizkaiko sozietate publikoek, guztiak ere Sarean sartuta egongo direnak, antzerki, musika eta dantza ikuskizunen programazioak egiteko.

Eskena Garatu programaren helburua da “Lurralde Historikoan kultura-eskaintza erakargarria bermatzea, lurraldea kultura-garapenari dagokionez erreferente izan dadin, eta horrelako proiektuak gauzatzeko gai diren kultura-eragileei laguntzea”. Bizkaiko Foru Aldundiak 228.450 euro inbertituko ditu autonomoen eta kultura-enpresen egitura-gastuak diruz laguntzeko. Diru-laguntzak Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira (www.ebizkaia.eus) urriaren 18ra arte.

Gainera, foru erakundeak 500.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Sarean integratuta dauden antzerki, musika eta dantza ikuskizunen programazioetara. Diru-laguntzak toki berean eskatu beharko dira irailaren 27ra arte.

Foru erakundeak bigarren urtez jarraian jarri ditu martxan neurri hauek jarduerari eta enpleguari eusten laguntzeko eta, horrela, COVID-19aren krisiaren ondorioz arte eszenikoen sektorea bizitzen ari den krisiaren ondorio ekonomikoak arintzen laguntzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button