ARTEA

“Brossa Poesia” erakusketa, Artiumen

Teresa Grandas eta Pedro G. Romero komisariaturik, irailaren 23ra arte, Joan Brossa sortzaile katalanari buruzko Brossa Poesia erakusketa monografikoa abiatuko da, Artiumen.

Gasteizeko Artium museoak eta Bartzelonako Arte Garaikideko Museoak (MACBA) Brossa Poesia erakusketa aurkeztu dute Joan Brossaren obra berrikusteko asmoz. Bertan, 600 obra baino gehiago erakutsiko dira, bai eta dokumentazio zabala ere, “lehen liburuetatik hasita, egin dituen azken ikerketa plastikoak arte, antzerkitik, zinematik eta ekintzako arteetatik igaroz”.

Artiumen arabera, “Brossa poeta da, baina haren lanak hizkera desberdinen gurutzaketan daude beti, eta, hori dela-eta, erakusketa honek egilearen poiesisa, egiteko modua, sorkuntza-prozesua azpimarratzen ditu. Brossak espazio berri bat irekitzen du, eta hartan bateratzen ditu poesiak ekintzak, irudiak eta objektuak. Zentzu horretan, egilearen lanaren berrikusketa bat da erakusketa hau, hiru ezaugarritatik abiatuta: ahozkotasuna, performancea eta antipoesia”.

Bost ataletan banatu da Brossa Poesia erakusketa. Lehenengoan, Brossaren lehen idatziak jasotzen dira, (tartean Miró, Dalíren edota Tàpiesen gaineko aipamenak jasotzen dira). Bigarrenean, Suites izenekoen (1959-1969) eta Poemas habitables (1970) obren aukera zabal bat dago ikusgai. Hirugarren esparruan Brossaren poetika aztertzen da. Azken-aurreko atalean obra bisualak bildu dira. Azkenik, Brossa konstelazioak paratu da, non artistarentzat erreferenteak izen diren beste artista batzuk aipatzen diren.

Erakusketaren kariaz hainbat jarduera paralelo antolatu dira Artiumen. Bertan topa dezakezue informazio zehatza.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button