MUSIKA

Lurrazpiko Fest, “undeground”-aren hirugarren jaia

Donostiako Ayo Silver! promotoreak Lurrazpiko Festaren edizio berria iragarri dute, hirugarrena. Jaialdia 2015eko urtarrilaren 30ean eta 31n egingo da, Dabadaban eta Gazteszenan. Azken horretan 11 talde arituko dira bi agertokitan, eta DJk ere izango dira.

Kartelari dagokionez, edizio berri honetan ere bertoko eta kanpoko eszena undergroundean arakatu dute: Joe Crepusculo, Los Chicos, Discípulos de Dionisos, Pop. 1280, Forever Pavot, Deers, El Último Vecino, Huías, Los Hermanos Cubero, Beach Beach, Biznaga, Pablo Und Destruktion, Espanto, Cesáreas, Eten, The Balladurians, Sacramento, Chelis DJ, El Coloso de Roda DJ.

Jaialdi handi hori iritsi baino lehen, baina, abenduaren 26an aurkezpen-kontzertua ere egingo dute, Dabadaban: Novedades Carminha, German Carrascosa, Phantom Crest eta Iñigo Munster DJ.

Info gehiago: ayosilver.com.

Show More

Related Articles

Back to top button