BESTELAKOAK

“Lurralde deserosoak” ardatz Oraina Kontakizun jardunaldietan

Zenbat Gara elkarteak eta BIRAk antolaturik Oraina Kontakizun jardunaldiak egingo dira Bilbon, urtarrilaren 28tik martxoaren 11ra arte. Aurten Lurralde Deserosoak gaiaren inguruan arituko dira gonbidatu guztiak.

Gaur berton izango da lehen saioa Kafe Antzokian. Bertan Itxaro Borda eta Xabier Aierdi bilduko dira, Ibai Atutxak gidaturik. Saioa 19:00etan hasiko da.

Aditu horien atzetik, Eider Rodriguez, Amets Aranguren, Edurne Azkarate, Leire Vargas, Itziar Ituño eta Gorka Urbizuk gogoeta egingo dute Lurralde Deserosoez.

Modu honetan azaldu dituzte antolatzaileek mintzagaiaren nondik norakoak: “Hausnartu egin nahi dugu munduan zapaltzen dugun zoruaz. Lurralde deserosoetan barneratzera goaz. Deserosotasuna espazio bezala. Eta horretarako talaia edo helduleku bana proposatu diegu: hemengotasuna/hangotasuna; gorputza; hitza; eta (in)koherentziak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button