ESZENA

Lutxo Egia eta Chema Trujillo irabazle “Café Bar Bilbao” Antzerki Laburreko Lehiaketan

Formatu txikiko antzerkia bultzatzeko xedez antolatutako  XIV Café Bar Bilbao Teatro Gidoi Lehiaketan Lutxo Egia, euskarazko atalean, eta Chema Trujillo, gaztelaniazkoan, irabazle suertatu dira.

Cafe Bilbaok saritutako Lutxo Egiaren euskarazko lana Identitarteak du izenburua, Igor Elortza bertsolariak asmaturiko hitz batetik hartuta. Bi aktorerentzako komedia honetan honako galderak botatzen dira: “zer diren identitateak, nola eratzen diren, eraikitzeek zer loturak dauzkaten eta zeren menpean dauden, nola kokatzen garen pertsonok haiekiko, zeintzuk diren gure usteak, nola uste horiek eragiten dieten gure praktikei…” Egileak bidaia bat proposatzen du “mundu itxi, aldaezin eta esentzialistatik egun identitateak konfiguratzen dituzten praktika sozialetara”. Hori guztia identitatea hitza behin aitatu gabe eta jolas arin bat bezala aurkeztua, absurduan eta surrealismoan murgil ugari egiten dituena.
Lutxo Egia del Rio (Santander, 1969) Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua eta kazetaritzan aritua da. Egun Durangoko Azokako Ahotseneako koordinatzailea da. Hainbat lan literario ditu plazaraturik: Txakur Ingelesak (ipuinak, Susa 2012) ; Zubigilea (nobela, Susa 2007); Ezker hanka falta zuen (nobela, Susa 2005)…

Gaztelaniazko saritutako lanak Elle n´est pas Liz Taylor du izenburua. Istorioa 1965an gertatzen da, goi-mailako festa batean. Warhol-en margo koloretsu baten aurrean topo egiten dute Marcel Duchamp margolariak eta Elizabeth Taylor aktoreak. Artea, interpretazioa eta traszendentzia izango dituzte hizpide irudizko elkarrizketa horretan.

Idazle sarituek 1.000 euro jasoko dituzte, eta lanak liburu batean eta Cafe Bar Bilbaoren eta Tartean Teatroren webguneetan argitaratuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button