Nontzeberri

Tabakaleraren espazioak ekainean hasiko dira irekitzen

Tabakalera osatzen duten espazioak pixkanaka irekiko dira, eta horren ondorio, erakusketa-aretoa eta Ubik Sorkuntza Liburutegia ekainaren 1ean irekiko dira, beti ere, agintariek Covid-19ri aurre egiteko ezarri diren neurriekin bat eginez.

Esan dugun bezala, bertoko erakusketa-aretoa eta Ubik izango dira pixkanaka normaltasun egoerara hurbilduko direnak. Eta hala, ekainetik aurrera, jardueren zati bat espazio fisikoan egingo dira, eta horretaz gain, online edukien programazioa ere aurkeztuko da, eta bion arteko hibridazioa eskainiko du Tabakalerak.

“Tabakaleran egiten diren kultura-jarduerek, kasu guztietan, espazioaren heren batera mugatutako edukiera errespetatuko dute, eta hori zabaltzen joango da aurrerago har daitezkeen neurri berrien arabera. Lehen solairuko arte garaikideko erakusketa-aretoa eta Ubik sorkuntza liburutegia izango dira ateak irekiko dituzten lehen guneak ekainaren 1ean.”  Irekiera pausatu horrek eskatzen diren segurtasun-neurri zorrotzekin bat egingo du, uneoro herritarren babesa bermatzeko helburuz.

Exit mobile version