
LUMAfest! jaialdiaren laugarren edizioa antolatu du KMKulturunea. Jaialdia apirilaren 3, 4 eta 5ean egingo da Donostiako Santa Teresa Komentuan. Ekimenak hainbat idazle bilduko ditu, batik bat publiko gaztearentzat idazten dutenak, tartean Joana Marcús, Allison Saft Alice Kellen, Nerea Ibarzabal edota Lur Gallastegi.
Apirilaren 3an, (bihar) abiatuko da ekimena, 18:00etan, Lur Gallastegi eta Nerea Ibarzabalekin. Ylenia Benitok elkarrizketatuko ditu. Geroago, Euskarazko mikrokontakizunen sari banaketa egingo da, eta horren ostean, Formol Laborategiak irakurketa dramatizatua egingo du, eta Uxue Reyrekin solasaldia egingo da.
Apirilaren 4an eta 5ean, Bruno Puelles, Lidia Ciprés, Joana Marcús eta Allison Saftek hainbat ekintzatan parte hartuko dute, eta adibidez, beren liburuak sinatuko dituzte.
Jakingarri guztiak: LUMAfest!



