IKUS-ENTZUN

Mystikal euskarazko filma datorren abenduan estreinatuko da

Pelikula berezia da Mystikal, eskenatoki guztiak croma bitartez eginiko lehen pelikula da hemen. Genero honetako euskaraz eginiko lehen animazio filma da, eta baita estatuan, sistema croma bidez osorik eginikoa. Benetako aktoreak, ordenagailu bidez eginiko pertsonaia eta eskenatokiekin eta efektu bereziekin nahasten dira.

Mystikal filmak erdi-aroko fantasia giro batean murgiltzen gaitu. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII. Astean estreinatuko da. Urriaren 30ean izango da Victoria Eugenia Antzokian eta gero, filma abenduaren 3an, zinema aretoetan ikusi ahalko da. Sevillako Zinemaldian, azaroaren 12an ikusi ahal izango da. Geroago, Turkia, Alemania edo Errusiara joateko dago.

Angel Alonsok zuzendu du abenturazko erdi-aroko istorio magiko hau eta Iban Garate protagonista gaztea Eldyn da. Beste aurpegi ezagun asko ikusiko dira: Savitri Ceballos, Ramón Agirre, Kandido Agirre edo Maite Aguirre….
Filmaren abesti nagusia Joseba Beristainek konposatu du eta Donostiako Orfeoiarekin grabatu da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button