ESZENA

“Luces de Bohemia” antzezlana gaurkotuta

Gaurtik igandera bitarte, Ramon Maria Valle-Inclanek 1920. urtean idatziriko Luces de Bohemia obra esperpentokoaren antzezlana ikusi ahalko da Bilboko ARTERIA Campos Eliseos antzokian.

Teatro del Temple
konpainiako Carlos Martinek zuzenduriko egokitzapen garaikide honetan, eszenografia mugikor bat ikus daiteke. Eszenografia hori aktoreek mugitzen dituzten modulu birakari batzuekin osatzen da. Modulu horien bitartez, giro eta eszenario ezberdinak sortzen dituzte.

Orotara zortzi aktore izango dira oholtzan, eta horiek 50 pertsonaia inguru antzeztuko dituzte. Antzezlanean hamaika egoera grotesko pairatuko dituzte pertsonaia istilutsu horiek, tartean, delinkuenteak, prostitutak, txarto ordainduriko langileak, poliziak, kazetariak eta ministroak.

Obra honek errealitatea ikusteko modu berri bat abiatu zuen: Esperpentoa. Kontzeptu estetiko berritu horren sortzailea Goya zela esan zuen Valle-Incalnek.

Teatro del Temple antzerki taldeari dagokionez, iaz Pontevedrako Diputazioak eman ohi duen Valle-Inclan saria jaso zuen, eta azken bost urteetan 200dik gora aldiz antzeztu dute obra hau, orotara 70.000 ikus-entzule bildu dituelarik. 1994. urtean eratu zen konpainia eta harrezkeroztik 20 bat obra antzeztu dituzte, tartean, Goya, Buñuel, Lorca y Dalí, Picasso adora la Mar eta Yo no soy un Andy Warhol obrek osatzen duten tetralogia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button