
Irudikak Harriet Lennemanek eta Tania Manzanalek egonaldi artistikoan egindako lana erakutsiko du Gasteizko Kordoi Etxean, eta ikusgai egongo da ekainaren 27ra arte.
Harriet Lenneman artistak The Raisin at the End of the Hotdog aurkeztuko du, “hizkuntzak ikasteko esperientzian ardaztutako lana, akats, gaizki-ulertu eta umorez”. Tània Manzanalek Liquidación Total, oraindik bukatu gabe dagoen animaziozko film laburra, egongo da ikusgai. Amets moduko bat da, hainbat gairi buruz hausnartzen duena.
Irudikak 2026ko egonaldietarako proiektuak aurkezteko epea ere ireki du maiatzaren 23tik urriaren 1era arte. Egonaldiak 2026ko martxoaren 2tik maiatzaren 22ra bitartean egingo dira.
2025eko Irudika jaialdia Artium Museoan izango da, urriaren 23tik 25era. Topaketaren bederatzigarren edizioan Finlandia eta Grezia herrialde gonbidatuak izango dira. Betiko legez, mahai-inguru, tailer eta hitzordu profesionalek bi herrialde horietako proiektuak izango dituzte protagonista.
www.irudika.eus webgunean dituzue xehetasun guztiak.