LITERATURA

“LP bat poema” aurkeztuko dute Bermeoko Talako Kantinan

Mikel Elorzak LP bat poema emanaldia aurkeztuko du gaur Bermeoko Talako Kantinan, 20:00etan, DJ Kaikuren laguntzaz, Eguen Sozialak programaren baitan.

Elortza abokatu eta prentsako kolaboratzailearen aburuz, “poesiaren elementu baitako bat da musika, erritmoa, doinua; horretaz gain, ordea, musika, kantuak zehazki, poesiaren etxea askori ireki digun giltza izan da” 

Hala, Elorza autore klasikoetatik XXI. mendekoetara, euskal kantarien poesiaren iturrira jo. Honatx adibide bat:

Nire Euskaltasuna (1986)
Poema: Koldo Izagirre
Musika: Imanol

nire euskaltasuna baso bat da
eta ez du zuhaitz genealogikorik

nire euskaltasuna dorre bat da
eta ez du Alostorrerik

nire euskaltasuna bide bat da
eta ez du zaldizkorik

nire euskaltasuna lore bat da
eta ez du aldarerik

nire euskaltasuna itsaso bat da
eta ez du almiranterik

nire euskaltasuna liburu bat da
eta ez du sotanarik

nire euskaltasuna mundu bat da
eta ez du Amerikarik

nire euskaltasuna bertso bat da
eta ez du txapelik

nire euskaltasuna bekatu bat da
eta ez du mea-culparik

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button