IKUS-ENTZUN

Natura eta Ingurumeneko III. Zinema Erakustaldia

GNAT Zinema Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldiari edizio honetan gehitu zaizkion bi egoitza berrietako bat da Ordizia, eta gaur, martxoaren 28an, 19:00etan, jaialdiaren hirugarren edizioko filmetako bat proiektatuko du: Fire of love.

Martxoaren 23tik 30era bitartean Gipuzkoako bederatzi udalerritan egiten ari den Natura eta Ingurumeneko Zinemaren III. Erakustaldia. Zinema Erakustaldiaren helburua da “naturarik hurbilenaren berri ematea, kalitatez, pertsonok naturarekin ditugun harremanak sakonago aztertuz eta gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten moduak ezagutaraziz, ikuspegi desberdinetatik: natura gizadiaren kulturan, gure aztarna naturan, pertsonen eta animalien arteko batasuna, haurrak eta natura.”

Aurten, Gipuzkoako bederatzi udalerri hauetan izango dira GNAT Zinemaren emanaldiak: Azpeitian, Eibarren, Errenterian, Mutrikun, Oñatin, Ordizian, Donostian, Tolosan eta Zumarragan.

Eta diogun moduan, Sara Dosak zuzendutako eta National Geographic-ek ekoitzitako Fire of love proiektatuko da Ordizian. Film honek Katia eta Mauricie Kraft-en maitasun istorioa kontatzen du. Esploratzaile bikote bat zen, sumendiak inoiz ikusi gabeko hurbiltasunean filmatzeagatik bizitza jokatu zuena. Katia geokimikoa zen eta Maurice geologoa, eta Etna eta Strombolia bere erreferenteak. Elkarrekin bizitza zirraragarria, maitasun bolkanikoa eta jolasean bizi izan ziren. Dokumental horrek hainbat sari ditu: DocsBarcelona 2022ko film onenaren saria, Sundance 2022ko Jaialdian muntaia dokumental onenaren saria, Jonathan Oppenheim edizio saria eta SXSW 2022 Film Festival hautaketa ofiziala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button