LITERATURA

Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Saria

2006tik aurrera, Etxepare haurrentzako albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuarekin. Izan ere, euskaraz argitaratzen diren album gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak. Euskarazko album ilustratuen sorrera bultzatzen duen beka edo lehiaketak urriak dira, eta, alde horretatik, ekimen berritzailea dugu hau.

2009an Etxepare beka izateari utzi eta saria bilakatu zen. Horiek horrela, lehiatu diren albumak bukatuta aurkeztu dituzte lehiakideek.

Aurten 8 lan aurkeztu dira eta guztien artean, Patxi Zubizarreta (idazlea), Miren Agur Meabe (idazlea), Mikel Valverde (ilustratzailea) eta Aitziber Alonsok (ilustratzailea) osatzen dute epaimahaiak Alex nire munstro-lagun on-ona saritu du. Egileak Mikel Gurrutxaga (idazlea) eta Maite Gurrutxaga (ilustratzailea) izan dira.

Sari bakarra eman da, 6.000 eurokoa, egile eskubideen aurrerapen moduan. Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du euskaraz, eta Faktoria K de libros argitaletxeak gaztelaniaz eta galegoz, 2010 urtean.

Etxepare sariak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button