MUSIKA

Hilotz metal taldeak “Arbasoak Tour” abiatu du

Hilotz death eta black metal bandak Giza Ankerkeria izenburuko lehen diskoa argitaratu zuen iaz. Grabazioak gizartearen dekadentziaren gaia jorratzen du. Bada, disko hori aurkezteko xedearekin, Arbasoak Tour izenburuko bira ondu du.

Taldearen arabera, “bira berria data gutxik osatuko dute, baina esklusiboak izango dira. Horretarako hirukote gipuzkoarra kalitatezko taldez inguratu da, kontzertu bakoitza hitzordu saihestezin bilakatu dadin”.

Hala, apirilaren 8an, Donostiako Dokan izango hirukote metalzalea, Bellako eta Meltdown taldeekin batera; 12an, Santander hiriko  Rock Beer the New aretoan, Pandemiarekin; 22an, Mutrikuko gaztexean, Bullets of Misery-rekin; eta, amaitzeko, maiatzaren 20an, Donostiako Mogambon, Strikeback eta Violblast bandekin.

Taldearen esanetan, “Giza Ankerkeria gure izatea posible egiten duen planetaren dekadentzian gizakiok dugun eraginaren inguruan zentratzea erabaki dugu. Baina, zer gertatuko litzateke eraiki dugun mundu honekin inoiz erlaziorik izan ez duen izakiak talka egingo balu?.”

2015eko abuztua eta abendua bitartean grabatu, nahastu eta masterizatu dute diskoa. Edizio, nahasketa eta masterizazio Ekaitz Garmendiak (Extinction, Legen Beltza) egin ditu, Karrantzako Black Storm estudioetan.

Taldea Mikel Yarza (ahotsa eta baxua) Pablo Cabasés (gitarra) eta Etxahun Urkizu (bateria) musikariek osatzen dute, eta hasiera batean, thrash metal estiloa jorratzen bazuten ere, egun, deah eta black metalaren aldeko apustua egin dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button