IKUS-ENTZUN

Euskal zinemaren katalogoa Basque Audiovisual-en eskutik, Donostiako Zinemaldian

Euskal ikus-entzunezkoak munduan barrena zabaldu nahi ditu ekimen berezi honek.  Horretarako, sail ofizialetan aurkeztuko diren 21 pelikulez gain, euskal ikus-entzunezkoaren enpresa ugari biltzen dituen zinema proiektuen katalogoa banatuko du Donostiako Zinemaldian Basque Audiovisual markak, euskal zinema nazioartean ezagutarazi eta euskal produkzioei bultzada emateko asmoz.

Katalogoan, aurten estreinatu diren euskal  filmak eta garapenean daudenak jasoko dira: 70  proiektu  zinematografiko inguru, eta horietako 24, urte honetan zehar  amaitu  edota  estreinatuko dira. Katalogo  horretan, guztira, 50 euskal  ekoizpen etxeren  lanak jasoko dira.

Ekimena Zineuskadi, Etxepare Institutua eta Eiken Klusterraren lankidetzari esker sortu da eta berari esker, “euskal  zinema nazioartean ezagutzera eman ahal izango da”, azpimarratu dute sortzaileek.

Era berean, euskal zinemagileei zuzendutako hainbat jarduera burutuko dira zinema jaialdiaren baitan. Koprodukzioen gaia jorratuko dute, horien artean Glocal meetsScotland topaketa.  Screen  Scotland  erakundea izango da horren arduraduna eta irailaren 24an, “gaelikoan  lan  egiten duten profesionalen eta Europako hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatzen duten  ekoiztetxoen arteko elkarlana bultzatzea du helburu”, euskal zinemaren industriako enpresak tarteko: Abraprod, Amania films, Area audiovisual, Arena comunicación, Baleuko, Basque  Culinary Center, Basque films,…, beste batzuen artean.

Eta irailaren  25ean, asteazkenean, Lau  Haizetara  Dokumentalen Koprodukzio Foroa ospatuko da, euskal emakume zinegileen ikusgaitasuna indartzea helburu duena. Foro hori, Eusko  Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Zineuskadik bultzatutako ekimena da.

Ekimen horrek basqueaudiovisual.com webgunea  jarriko du laster martxan, Euskadiko koprodukzio markoaren inguruko informazioa zabaltzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button