BESTELAKOAK

“Iparraldea Bertan!” zikloa, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean

Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean Iparraldea Bertan! zikloa antolatu dute beste behin.  Martxoko lau ostegunez, 1, 8, 15 eta 22an, ipar Euskal Herriko kulturaren aberastasuna eroango dute Donostiara, ekimenaren 17. edizioaren barruan.

Ekimenak hainbat hitzordu interesgarri ondu ditu. Hala, martxoaren 1an, 19:00etan, Pauline & Juliette-ren kontzertua programatu da. Martxoaren 8an, ordu berean, Frank Dolosor kazetariaren Estitxu dokumentala pantailaratuko da. Martxoaren 15ean, pianoa eta euskal literatura uztartzen dituen Harian ikusgarria izango da protagonista. Bertan, Elodie Bafallio eta Maika Etxekopar arituko dira.
Azkenik, martxoaren 22an, Bidaia laukotearen kontzertua antolatu da.

Hona hemen, egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button