LITERATURA

Gaur hasiko da Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

 

Amerikako Estatu Batuetako literatura izango da aurtengo edizioaren ardatza. Hala, astebetez 15 hitzaldi eta topaketa egingo dira apirilaren 22ra bitarte. Jaialdian, Willian Gibson, Chuck Palahniuk, John Verdon, Bill Keller eta Philip Gourevitch idazle eta kazetari amerikarrek parte hartuko dute, baina Euskal Herriko eta Espainiako ordezkaritza zabala ere izango da.

Mahai-inguruak, hitzaldiak, liburu sinatzeak eta bestelako literatur ekitaldiak direla medio, Gutun Zuria literatur topaleku bikaina bihurtuko da gaurtik apirilaren 22ra arte. Hala, gaur bertan zinea izango dute hizpide: Enrique Urbizu zuzendariak eta Jorge Guerricaechevarria gidoilariak mahai-inguru batean parte hartuko dute eta aurretik El Mar (Agustí Villaronga) eta La Vida Mancha (Enrique Urbizu) filmak ikusi ahalko dira. Bihar berriz, Manuel Rivas eta Almudena Grandes idazle espainiarrak izango dira, eta etzi, Angel Lertxundi, P. Miguel Etxenike, Daniel Innerarity eta J. Antonio Marina.

Ostegunean, hilak 19, izango dira Alondegian aurretik aipaturiko Bill Keller eta Chuck Palahniuck idazle estatubatuarrak. Lehenengoa Iñaki Gabilondo kazetariarekin arituko da eta bigarrena aldiz, Javier Calvo idazle espainiarrarekin.

Apirilaren 21ean, larunbata, hiru literatur hitzordu izango dira: Hans Magnus Enzensberger eta Anton Zeillinger-ek Daniel Innerarityrekin arituko dira solasean; gero, William Gibson Rodrigo Fresanekin izango da, eta azkenik, William Gibson bere irakurleekin hitz egingo du.
Egun horretako egitaraua, bertso saio interesgarri batekin amaituko da, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina eta Uxue Alberdiren eskutik.

Azkenik, apirilaren 22an, igandea, Tahar Ben Jelloun eta Lina Ben Mhenni autoreek Ana Aizpirirekin hitz egingo dute, eta gero, Angels Barceló kazetariak Bernardo Atxaga idazlea elkarrizketatu du. Egitaraua Atxagak bukatuko du bere irakurle eta jarraitzaileekin partekatuko duen saioarekin.

Egitarauaren xehetasun guztiak Alondegiaren webgunean jasotzen dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button