
Joseba Lazkanok zuzendua eta BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiko laugarren mailako ikasleek antzeztua, Federico Garcia Lorcaren testuaren inguruan ardazten da. ACTren arabera, “emakumearen irakurketa garaikidea egiten du”.
Bada obra hori gaur eta bihar ikusi ahalko da Barakado Antzokian, 20:00etatik aurrera. Oholtzan aktore hauek arituko dira: Nefer Ibarra, Saioa Bañales, Itxaso San Juan, Andrés Arias-Ibarra, Andoni Fernández, eta Leire Ormazabal.
BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak Lorcaren lanaren moldaketa garaikidea egin du: “Bere tragedian, Lorcak gazte maitaleak amaiera tragikora eramaten ditu, baldintza estu sozialen ondorioz, eta emakumeari (emakumeei) paper etsituak eransten dizkie; penitentziazko eta zoritxarrezko patua baino ez daukate”. Egoera horren aurrean, Antzerki Ikastegiak gaur egungo elementuak txertatu ditu obran.