
San Telmo Museoak, Museo del Traje. Centro de Investigación del Patrimonio Etnológico-rekin batera, Lorategi bat soinean erakusketa antolatu du, ekainaren 7tik irailaren 28ra arte.
Erakusketak “Barrokoaren eta Ilustrazioaren artean ehungintzan sortu ziren lore motiboen bilakaera aztertzen du”. Erakusketan 130 pieza inguru daude, eta horien muina Museo del Trajeko eta San Telmo Museoko jantzien eta ehunen bilduma historikoek osatzen dute.
“Garai hartan gizakiak mundu naturalarekin zuen harremanean gertatzen ari ziren aldaketa sakonen isla bihurtu ziren irudikapen horiek, baita ideia artistiko, zientifiko eta filosofiko berrien eferbeszentziarena ere. Era berean, merkataritza trukeen eta aurrerapen teknologikoen eraginak gurutzatzen dira; horiei esker, lore irudikapenak oso azkar aldatu ziren, XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako gustuak izan zuen bilakaeraren funtsezko lekuko bihurtuz”.
Gainera, Euskal Herrian jaiotako diseinatzaileen pieza batzuk ere badira, hala nola Balenciaga, Fernando Lemoniez edo Modesto Lomba, eta josteko etxea hemen izan zutenenak, Pedro Rodríguez, esaterako.
Erakusketan lore motiboen bilakaera ikus daitezke hainbat estilo edo eraginen bidez. Gainera, diseinatzaileen prestakuntza, ehungintzako hainbat teknikaren garapena, botanikan eta zientzian egindako aurrerapenak, eta naturaren inguruko XVIII. mendeko iruditeriak ere ikusta daitezke.