ESZENA

Loraldiak eta EHUk “Sormen Ola” programaren hirugarren edizioa antolatu dute

Urtarrila eta apirila bitartean, euskal kultur transmisioa  eta sormenaren arlo ezberdinak lantzen dituzten hainbat tailer burutuko dira Sormen Ola 2025 programaren hirugarren edizioari esker. Gazteei (16 eta 29 urte bitartekoei) zuzendutako tailer teoriko-praktiko hauek esperientziarik gabeko parte-hartzaileentzat egokiak dira.

EHUko Bizkaia Aretoan egingo dira hilean behin, larunbatetan, 09:30etik 15:00etara, urtarrilean hasita eta apirilera arte. Aste honetan, urtarrilaren 25ean, izango da lehena, dantzarekin loturik. Garazi Etxaburuk euskal dantza tradizionalaren berrinterpretazio garaikidea lantzeko tailerra gidatuko du.

Datorren hilean, otsailaren 22an, Olatz Gorrotxategik, antzerkigilearen ikuspegitik, dokumentuetan oinarritutako sormen eszenikora hurbilketa bat proposatuko du.

Martxoaren 22an, drama eta umorea uztartuz, norbere gabeziak inspirazio iturri bihurtzeko tailerra emango du Aitziber Garmendiak.

Azkenik, apirilaren 5ean, Nerea Ibarzabalek bertsolaritza eta literatura uztartuz, inprobisazioa eta sormen kolektiboa lantzeko tailerra egingo du.

Parte-hartzaileek EHUren ikasketa kredituak eskuratu ahal izango dituzte, eta besteentzat ziurtagiri bat eskura daiteke.

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.loraldia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button