ARTEA

Begiradak objektuaren eta subjektuaren artean gurutzatzen dira

Helena Goñi artistak Singles erakusketa paratu du Zarautzeko Photomuseum aretoan. Ekainaren 13ra arte bere argazkiak ikus daitezke bertan.

Ivan Gomez adituak honela deskribatu erakusketa berri hori: “Helena Goñiren pertzepzioa bi norabideetan egiten den eraikuntza da, begiradak etengabe gurutzatzen diren objektuaren eta subjektuaren artean dagoen zubia, alegia.
Bere jakintzaren berezitasunetako bat, hain zuzen ere, bere technétik (teknikatik) ahalmen poietikoa (sortzailea) atera eta hartara alethia (egia) agertarazten du. Hau da, bertan ezkutatuta zegoenaren berri ematen digu presentziatik abiatuta, eta gainera, keinu horretan, episteme (ezagutza) bat ateratzen du, inguruaren ezagutza kritikoa, begirada “janzteko” duen trebetasunatik abiatuta.  Horrek, ezagutzera ematen dizkigu bere generazioko itxaropenak eta porrotak, desio eta etsipenak uztartzen diren beste pertsonen eguneroko pertsonala.

Ikusle maitea, aitortu behar dizut gibel-asmoz hitz egingo dudala, erdizka esango dudala, esaten dizudan hau esapide aipagarri bat besterik ez dela izango, zure konfiantzaz abusatuz, baita ere, gardentasunean jarritako konfiantzaz, hain juxtu argituko ez dudan beloaren gardentasuna. Erdiaren alde egingo dut, madarikatuko dut, erdia esango dut, edo akaso saiatuko naiz esentziak eta erremedioak ez ematen, saiatuko naiz audio-gida hau ez dadila bihurtu zure esperientzia baretzen lagunduko duen baliabidea.
Hala ere, ez kezkatu, ez zaude bakarrik. Singleak albumetik  hautatutako abesti baten aukeraketa diren bezala, zu ere guztiaren zati bat zera. Gogoratu izenburuaren “k” pluralak zaintzen zaituela. Familiako albumeko argazki bat baino gehiago zarela, oinordetzako lerrotik moztutako puntu bat baino gehiago zarela zu. Plurala zara zu, bektore pila bat erlazio-gailutzar batean. Behin eta berriz, zeure buruari kontatzeko gai zara, eta eusten zaituzten lerroak berriz artikulatzeko eta tenkatzeko gai zara. Beraz, beste ukitu batekin aurkezteko gai zara, erakusketa hau aurkezten den bezala.  Nahi baduzu zeure subjektibotasuna zeure buruaren aurka jotzeraino birnahastu dezakezu, eta transferentziaren formula ordezkatu. Hortaz, ulermenean daramazun kantatxoak eragiten duen nahaste-borrastea aska ezazu, atera errotik denbora, utzi zeure buruari entzuteari eta beste modu batera berrirakur zaitez. Jokoan sar zaitez, saltatu beste ertzera, ebakiaren zauriaren gainetik hegan egin eta ez izan beldurrik, nolanahi gertatuko balitz ere “k” laguntzera aterako da.

Badakit, zuk bezala, ez dela erraza, amildegi bat dagoela baten eta bestearen artean, gauza eta irudiaren artean, zu eta Bestearen artean; badakigu esperientziak prezioa duela, ezin baita aurreikusi, baina gero miazkatuko dituzu itxaropenak. Orain, ikusle maitea, hemen dago; ez itxaron gehiago, ez izan beldurrik. Ez begiratu urrutitik, zorabioari jarraitu eta salto egin. Ongi etorri Singles-era, Helena Goñiren erakusketara!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button