ARTEA

Ramon Zurriarainen marrazki liburu aurkeztu dute Donostian

Donostiako Arteko Factoria galerian Ramon Zurriarainen (Donostia, 1948) Bromas Aparte izenburuko marrazki liburua aurkeztu dute gaur goizean. Liburuan Zurriarainek azken urteetan egin dituen marrazki umoretsuak biltzen dira.

Hala, eta beti ere txantxak tarteko direla, donostiarrak bere alde artistiko ezezagunena jaso du liburuan. Horri esker, bere umore pertsonal eta aldakorra ezagutu daiteke, batzuetan sotil eta ironiko; besteetan zuzena eta gordina.

Liburuan bere ohiko gai pertsonalak marrazkien bidez irudikatzen ditu. Begirada asmatsu eta dibertigarria erakusten du, irribarrea bilatu ez ezik, guztiontzat garrantzitsuak diren hainbat gaiei buruzko hausnarketa ere sortzen du.

Show More

Related Articles

Back to top button