BERTSOTAN

Bertxoko sariketa ostiralean hasiko da

Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzatik jaio zen Bertxoko sariketa. Aurten ere hainbat herritan gauzatuko da.

Hala, Bertxoko sariketako lehenago kanporaketa urtarrilaren 12an jokatuko da, 18:30ean, Aramaioko Zabolako elkartean. Bertsolariak binakako taldetan arituko dira eta finalerako sailkapena jokatuko dute. Hauek dira bikoteak: Iraide Onaindia eta Xabi Antia, Ane Arexolaleiba eta Paula Amilburu, eta Gari Arexolaleiba eta Martin Abarrategi.

Beeertxoko sariketako bigarren kanporaketa Baranbion jokatuko da 14an, eta berriz binakako taldetan arituko dira. Aitor Ugarte eta Txomin Abarrategi, Maddi Agirre eta Aitor Najera, Danel Herrarte eta Markel Yoller, Hegoi Amabizka eta Peru Abarrategi bilduko dira.

Azkenik, hirugarren kanporaketa Agurainen izango da, hilaren 19an. Kantuan arituko dira Sabin Abarrategi eta Unai Anda, Samu Rodriguez eta Eli Zaldua, Eukene de los Aires eta Aroa Arrizubieta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button