BERTSOTAN

Kattin Madariagak jantzi du Nafarroako Eskolartekoaren txapela

Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 37. edizioak badu txapelduna: Arantzako Kattin Madariaga. Txapeldunorde, berriz, Eki Mateorena izan da. Biak Nafarroako ordezkariak izango dira Euskal Herriko Eskolartekoan.

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak sei bertsolari bildu zituen asteburuan: Beñat Mendiola Ruiz de Galarreta (Iruñea), Eki Mateorena Zozaia (Leitza), Garikoitz Agirre Soto (Zugarramurdi), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza), Loitzate Goñi Elortza (Bera) eta Manex Leone Baraibar (Iruñea).

Egin beharrekoak egin ostean bi bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Eki Mateorena eta Kattin Madariaga. Bigarren fase honetan, zortziko txikian ofizioan aritu ziren bi bertsolariak, eta azkenean, Kattin Madariagak bildu zituen puntu gehien.

Bertsolari arantzarrak Saioa Alkaiza Nafarroako Txapeldunaren eskutik jaso zuen txapela.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button