BESTELAKOAK

“Bertatik Bertara” deialdiaren proiektuak

Bilboko eta Santanderreko udalek 2012an akordio batera heldu ziren, harremanak estutzeko eta kultur mailan hiri bien arteko elkarlana sustatzeko, bai erakundeen artean, bai entitate pribatuen artean. Akordio horren emaitza da Bilbao-Santander, Bertatik Bertara deialdia sortu zen. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Santander Creativa fundazioak sustatzen dituzte, kultur programazioa aberasten duten proposamenak sortzeko helburu duten diru-laguntza hauek.

Bertatik bertara diru-laguntzei esker, Santanderreko eta Bilboko kultur eragileek lau proiektu berri garatu ahal izango dituzte. Guztira, 40.000 euro jarriko dira, kultur ondarea eta teknologia berriak, emakumeak kulturan duen zeregina, ilustrazioa, marrazketa eta pintura sustatzeko. Bakoitzak 10.000 € jasoko ditu eta jarduerak 2017ko martxoa baino lehenago egingo dira.

Hamaika proiektu aurkeztu dira guztira, eta horietatik lau hauek aukeratu ditu epaimahaiak: Nosotras / Gu geu La Vora´gine, kultura kritikoa eta Louise Michel euskal liburu-dendarena; Expresio´n de la vanguardia: Bilbao-Santander Signo Digital eta C&C Publicidad enpresena; Jornadas profesionales: Tecnologi´a y patrimonio cultural ¿amor o matrimonio de conveniencia? Ultravioleta agentziarena eta Panacea enpresarena; eta, azkenik, Encuentro de dibujantes e ilustradores Nexus 4 eta Joker liburu-denda espezializatuena eta Astiberri argitaletxearena.

Bertatik bertara diru-laguntzei buruzko informazioa, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button