LITERATURA

“Literatura Unibertsala” itzulpen-lehiaketarako deialdia zabalik

EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako deialdia egin du. Lau liburu hautatu dira, eta jatorrizkoen laginak jarri dituzte lehiatzaileen eskura: Edith Wharton, Ethan Frome; Pier Paolo Pasolini, Ragazzi di vita; Marina Tsvetaieva, Mon frère féminin: Lettre à l’amazon eta Sherwood Anderson, Winesburg, Ohio.

Interesdunek eskura jarritako testuaren itzulpena (lau kopiatan) aurkeztu beharko dute, ezizen batekin. Horrekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, itzultzailearen datuak adieraziko dira, eta ezizen bera errepikatu gutun-azalean. Hauek dira adierazi beharreko datuak: itzultzailearen izen-deiturak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, izenpea. Nortasun agiriaren fotokopia ere sartu behar da gutun-azal horretan.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 9an amaituko da. Nola bidaliko dira proiektuak? EIZIE elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira itzulpen-proiektuak. Helbidea hauxe: Zemoria 25, behea -20013 Donostia. Postaz edo mezulariz bidaliz gero, Literatura Unibertsala lehiaketarako dela adierazi gutun-azalean.

EIZIEk dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button