BESTELAKOAK

Literatura, musika eta emozioak uztartuta “Saio linbikoak” topaketetan

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak literatura, musika eta emozioz beteriko Saio linbikoak euskarazko topaketak antolatu ditu urte amaierara arte. Ekitaldiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da.

Bihar bertan, otsailaren 21ean, lehen hitzordua izango da, eta Mikel Gorosabel musikariak emango dio hasiera zikloari euskaraz izango den topaketa intimistarekin.
Bertan, artistak sei kanta eskainiko ditu, eta sei emozio (poza, tristura, amorrua, beldurra, ezustea eta nazka) sortarazten saiatuko da, eta tartean, ibilbide pertsonalean edota profesionalean inspiratu duten idazleak, liburuak, eta diskoa ere aipatuko ditu.

Mikel Gorosabel EH Sukarra, Lorelei eta Norton Klub taldeen sortzailea den musikari eibartarrak Barne Basoan Barna bakarkako diskoa grabatu du, azken bi urteetan idatzitako abestiekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button