ARTEA

“Arte eta Natura” jardunaldiak Enkarterrietan

Enkartur Enkarterrietako Turismo Bulegoak eta EHUko Arte Ederretako Fakultateak, Arenatzarte eta Gueñeseko Udalarekin batera, Arte eta Natura jardunaldiak  antolatu dituzte Enkarterrietan, azaroaren 29an, 30ean eta abenduaren 1ean.

Arte garaikidean natura artistaren esperientzia ere bilakatu da, eta orain naturaren barruko errealitatea ikertzen da, bere paisaia eta baserri ingurua.

Paisaia honen estetika eta kultura oso elementu garrantzitsuak dira gizakiarentzat, eta euren artikulazioa funtsezkoa da. Hori guztia ere bada arte eta kritikarako ildo berria, kulturarekiko eta artearekiko konpromiso intelektualaren bidez.

Ildo estetiko eta kultural hauei buruz berba egingo da Gueñes Arenatzarten egingo diren Sistemas Artísticos y Medio Rural izeneko jardunaldietan.

Hala, bihar, 17:00etan, Fernando García-Dory, Campo Adentro-ko zuzendaria eta Juan Manuel Palerm, Paisaje de Canarias Bienaleko zuzendaria arituko dira.
Asteazkenean, Paul Nicholson (EHNE) eta, Jose Albelda Valentziako BBAAko irakaslea izango dira protagonista, eta ostegunean, Cuco Suarez Ladines Fundazioaren zuzendaria eta Iñigo Cabo artista mintzatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button