ESZENA

Anodino Teatroak “Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak” aurkeztuko du Bilbon

Ostegunean, Bilboko Alde Zaharrean dagoen Biba! kultur gunean, Anodino Teatroa konpainiak Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak obra taularatuko du, 20:00etatik aurrera.

Mikel Fernandino (1984, Donostia) autorearen testuan oinarritua, eta Getari Etxegarai (Donostia, 1981) eta Aitor Fernandino (Lasarte, 1980) aktoreek antzeztua, Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak antzezlanak Donostiako Poltsiko Antzerkia Sariaren 2017ko edizioaren sari nagusia irabazi du.

Adan eta Evaren istorioaren inguruan ardazten da obra, baina Evaren ikuspuntua abiapuntutzat hartuta, gizon eta emakumeen arteko egungo desberdintasunak eta gizarte matxista jorratzeko.

Anodino Teatroaren arabera, hauxe da obraren sinopsia: “Historiak ez du beti denon alde jokatzen. Eta hau da, hain zuzen ere, Evaren susmoa. Beraz, Adanekin hitz egitea erabaki du eta mendez mende barruan gorde behar izan duen hori guztia askatuko du. Noski ez duela ezer Adanen aurka; gizon trakets, zeharo matxista eta gustu txarrekoa izateaz gain, ez dio (ia) ezer txarrik desio”.

Informazio gehiago: anodinoteatroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button