Nontzeberri

Arriaga Antzokiak datorren denboraldiko programazioa aurkeztu du

Arriaga Antzokiko zuzendari artistiko Calixto Bieitok eta Arriaga Antzokiko Presidente eta Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Gonzalo Olabarriak Arriagak 2025-2026 eskainiko dituen ikuskizunen programazioaren berri eman aurkeztu dute. Betiko legez, makina hitzordu kultural interesgarri ikusteko abagunea eskainiko du Arriagaren agendak.

Produkzio propioek toki nabarmena izango dute, eta hala, Arriaga Antzokiaren Shostakóvich 14 produkzioa Calixto Bieitok zuzendutako sinfonia liriko, ilun eta poetiko bat da, eta 2026ko ekainaren 19an eta 20an estreinatuko da denboraldiari amaiera emateko. Arriaga Antzokiak Alex Gerediagak zuzendutako Gesualdo WC Station ekoiztuko du, Arrate Etxebarria, Txubio Fdez. de Jáuregui, Sandra Fdez. Aguirre eta Aitor Borobia aktoreekin.

Tanttaka Teatroaren eta Lucía Lacarra Ballet-en hurrengo proiektuen estreinaldiak (Desobedientes 18/98 eta A.I. Amalur Indarra, hurrenez hurren) Arriaga Antzokiarekin batera egindako koprodukzioak dira. Eta horrez gain, Amour berreskuratuko da, duela hamar urte Marie de Jongh-ekin egin eta estreinatu zen koprodukzioa.

Euskarazko ikusgarriak ere izango dira bertan: Nor naizen baneki, Harkaitz Cano eta Ximun Fuchsen lana (azaroaren 5ean eta 6an); Rikardo III eta ni, Eneritz Artetxeren dramaturgiarekin eta Igor de Quadraren zuzendaritzarekin, urtarrilaren 15ean ikusiko da; eta Kimu / La casa de todos, Marie de Jongh konpainiaren azken lana, Jokin Oregik sortu eta zuzendutakoa, euskaraz urtarrilaren 31n oholtzaratuko dena. 2026ko otsailaren 3an eta 4an Kandida estreinatuko da, Patxo Telleriaren euskarazko lan berria, Tartean Teatroak ekoitzitakoa. Bea Insa ere ikusi ahal izango da, urriaren 22an, Billie hezurmamitzen Billie Holidayri egiten dion omenaldian; baita Oskara dantza ikuskizuna ere, Kukai Dantza eta Marcos Morauren arteko lankidetzan egindakoa (urtarrilaren 22an); edo Gogorapen hegalez, Olaeta Ballet Elkartea, Zirzira Ahots Taldea eta Bilbao Sinfoniettaren eskutik, otsailaren 8an; eta Ramón Barea, Sobre los perjuicios del tabaco lana, otsailaren 24an eta 25ean. Eta 2026ko martxoan Loraldia Festibalaren beste edizio bat egingo daa, eta Arriaga Antzokia egoitzetako bat izango dela.

Dantzari begira, lehen mailako nazioarteko dantza taldeak izango dira: Lucía Lacarra Ballet, Compañía María Pagés, Peeping Tom, Kukai Dantza, Ballet Nacional de Georgia, Hofesh Shechter Company, Compañía Nacho Duato, Eva Guerrero…

Hori eta beste proposamen gozagarri asko ikusgai.
Jakingarri guztiak: Arriaga Antzokia

Exit mobile version