IKUS-ENTZUN

“To Have and Have Not” klasiko bikaina, gaur Donostian

Howard Hawks-ek zuzendu zuen film klasiko eta bikain hau 1944an. Gaur berton, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean ikusteko parada izango da, 19:15tik aurrera. Film honen protagonistak, izar itzelak: Humphrey Bogart, Lauren Bacall eta Walter Brennan.

Filma Bigarren Mundu Gerran (1939-1945) dago girotuta. Harry Morgan eta Eddie Martinika uhartean ontziren batek kontratatzeko alfer-alferrik zain dauden bi marinel dira. Azkenean, Erresistentziaren alde lan egitera behartuak egongo dira.

Howard Hawksek zuzendu zuen filmak eta Franz Waxmanek musika konposatu, gainera Faulkner-Furthman bikoteak Hemingwayren lana egokitu zuen. Baina jeinu hauen ondoan Lauren Bacall ikusgarria izan zen. Bogart eta bera maitemindu ziren bertan, eta eurekin batera milak ikusle ere bai.
Hortaz, klasiko hutsezin bat. 

Show More

Related Articles

Back to top button