ARTEA

2d1 proiektu-kideek “Sutik” aurkeztu dute

Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak osatzen dute 2d1 proiektua. Bikote nekaezinak Sutik aurkeztu dute duela egun batzuk. Suan sustraitutako sorkuntza hau, 2013ko solztizioan egindako lana da, non suaren errautsak, pintura, eskultura, gastronomia, argazkigintza eta poesia uztartu dituzten.

Sutik, suaren inguruan sustraitutako sorkuntza aroa izan da, Anbotopean gauzatua, eta azken 70 milurtekoak laburbiltzen dituena. Suaren argiaren bila sorturiko margolanak, eskulturak, argazkiak eta poesia barnebiltzen dira proiektuan, eta baita prozesu guztia islatzen duen bideo-sorkuntza ere.

“Anbotopeko lagun bik gure zentzua sortu eta eman diogun inguratzen gaituen bizitza izeneko koktel haundi honi. Pintatu egiten dugu. Edo orain honela agertzen da, aurpegi honekin, gure argia. Baina, pintura bera, guretzat gutxienekoa da. Gure lehengaia bizitza da. Sormena, ametsak, maitasuna, lurra eta argia. Eta pinturarekin errimatzen badu, ba aurrera. Eta aurrera aurrera… hemen gaude, eta jarraitzeko prest. Bide bat zabaldu dugu (“soilik biderik ez badago bidaiatuko duzu”). Eta, bide batetik, bitik bat bilakatu gara”.

Proiektua joan den azaroaren 28an aurkeztu zen Axpeko Etxebarri erretegian sortzaile, kolaboratzaile, kultur munduko jende eta telebistaren laguntzarekin. Etxebarri, munduko 50 jatetxe onenen zerrendan aspaldion, munduko brasarik onena izendatua, eta Anbotoren eta suaren arteko loturan derrigorrezko erreferentzia dena, lagun izan dugu bide guzti honetan.

http://www.2d1.eu webgunean dituzue artelanak eta bideo-sorkuntza ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button